Probaleku barruko tenperatura egoki mantentzeko lanak hasi dira

Ander Gomez 2025ko mar. 18a, 12:55

Instalazioen isolamendu termikoa bermatzeko prozesuari ekin dio Udalak. Alboko fatxadako aireztapen-sarrerak itxiko dira, probaleku barruan egiten diren jardueretarako egoki diren tenperaturak mantentze aldera.

Mallabiko probalekuak herri-kirolarekin duen lotura sendo mantentzen du oraindik, batik bat urtean zehar burutzen diren idi-probekin. Horiez gain, bestelako kirol-jarduerak ere praktikatzen dira bertan, baita ekitaldi kulturalak ere —esaterako, portadako argazkian agertzen den Saltsan Txan gastronomia-merkatua—. Ekintza hauek gauzatzeko barne-tenperatura egokia ez dela detektatu ostean, arazoa konpontzeko prozesuari ekin dio Udalak. Apon Berri enpresa kontratatu du, guztira 45.901,35 euro inbertituko dira eta lanek bi aste iraungo dituzte estimatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.