Mallabiko Udalak hobekuntza lan desberdinak egin ditu liburutegian, batik bat harreran zentratuak: altzariak berritu dira eta mostradore berria dago orain. Bertako lurra ere ordeztu da, baldosak jarriz. Horrez gain, hormak margotu dira eta hobekuntzak egin dira argiztapenean. Udal Liburutegitik gogorarazi dute ateak zabalik egongo direla beti bezala, arratsaldez, 16:00etatik 19:00etara.
