Pisaketa: 16:00etan, Tribuna tabernan. Boxeo gaua: 18:00etan, Aritzmendi pilotalekuan.
Hala du izena Paul San Martinek (Pianoa eta Ahotsa), Jon Airak (Gitarra) eta Javier “Shaf” San Martinek (Bateria) sortutako proiektuak. Esperientzia handiko musikariak dira hirurak, hainbat taldetan zailduak baina gogo bateko helburukoak: Juke Joints delakoaren soinua birsortzea (hegoaldeko Estatu Batuetan koloreko jendearen artean ohikoak ziren etxetxoak, jan, apustu egin, dantzatu eta kantatu ahal izateko). Estilorik pianistikoenetik hasi Boogie Woogie, Ragtime edo Stride gisan, eta gitarjoleen berezko generoetaraino datorren errepertorioaren jabe da Fake Cousins: Chicagoko Bluesa edo Stax zigiluko Funka. Eragileen artean aipatzekoak dituzte Professor Longhair, Dr John, Ray Charles, Albert King, Hound Dog Taylor, Eddie Taylor eta beste. Sarrera: 10 euro.