2019an, Dani Nel · lo saxofoi jotzaile bartzelonarrak eta Chris Corcorcan gitarra-jotzaile londrestarrak bat egin zuten Mike Sanchezekin, Europako Rhythm & Blueseko artista garrantzitsuenetako batekin. Lotura musikala berehalakoa izan zen; Corcoran, sustrai afro-amerikarreko musiken ahotsa, XX. mendearen erdialdeko gitarristen energia bildu eta gaurdaino eramaten ditu. Nel · lok, bere aldetik, parametro estilistiko berberekin jolasten du bere saxoarekin, eta R & B, R & R eta Souleko saxofoi jotzaile erraizaleenen tradizioari jarraitzen dio. Estilo horiek Europatik ikusteak egiteko modu berriak ekarri ditu, interpretatzeko modu berriak. Sarrera: 10 euro.
"Nire gorputza, nire boterea" Autodefentsa-saio hauek 6 eta 12 urte bitarteko neskak beren gorputz- sentsazioak identifikatzeko diseinatuta daude, norberarengan konfiantza eta borondatea argitasunez adierazteko gaitasuna garatuz. Dinamika ludiko eta praktikoen bidez, gorputz-adierazpena, ahotsaren erabilera eta oinarrizko komunikazio-tresnak landuko ditugu, edozein ingurunetan errotuago eta seguruago senti daitezen. Izen-ematea: Emakumeen Topalekuan, dohainik. Informazio gehiago hemen.