Guhaziakgarak eskaintzen duen eta SETEM Hego Haizeak antolatutako tailer honetan, josteko makina erabiltzen ikasiko duzu; arropak gorputzaren aldaketetara moldatzea izango da helburua. Daukazun arropari beste aukera bat eman nahi badiozu, edo bigarren eskukoa aprobetxatzeko, edota erabiltzeaz apurtutakoa konpontzen ikasi nahi baduzu, hau da zure tailerra! Ekar ezazu konpondu nahi duzun arropa! Apirilaren 1ean eta 8an. Izen-ematea: Emakumeen Topalekuan, dohainik. Informazio gehiago hemen.
Liburutegiak antolatzen duen helduentzako komiki-irakurketa klubeko apirileko saioan Iñaki Zubizarretak parte hartuko du. 'Subnormal' komikiaren egileak obra komentatuko du, non lehen pertsonan kontatzen duen haurtzaroan eskola-jazarpena jasan zuela eta jazarpen horren modu-adibideak.
Lanegunetan: 18:00-20:00 Asteburuan: 12:00-14:00 Irakurri albistea hemen.