Ezagutu barruan daramazun potentziala boxeoaren kolpe motak, defentsa-teknikak eta oinarrizko desplazamenduak ikasten dituzun bitartean. Gune honetan, kirolaren bidez auto- estimua eta botere pertsonala indartuko ditugu elkarrekin. Ez duzu aurretiko esperientziarik be- har, hazteko eta partekatzeko gogoa baino ez. 13 urtetik aurrerako emakumeei zuzendua! Maiatzaren 9an, 16an, 23an, 30ean eta ekainaren 6an. Izen-ematea: Emakumeen Topalekuan, 5 euroan. Informazio gehiago hemen.
Partaideak: Extremadurako Zentroko dantza taldea, Txindurri, FitGypsy, Alba García Sevillanas eta Taupada Dantza eskola.
Korrontzik eta Alboka Musika Eskolako Bandak kontzertu berezia eskainiko dute Ermuko Antzokian. Dagoeneko 20 urte konplitu ditu Korrontzik, eta hau ospatzeko, erronka berri bati heldu dio: Korrontziren errepertorioa Musika Banda baten esparrura eramatea... hau da, trikitia, Musika Banda bateko musikariekin hauspotzea, itzela! Hau posible egiteko, Xabier Zabalak hartu du bere gain konponketa musikalen ardura. Sarrera: 10 euro. Erosteko egin klik hemen.