Zaintzako eta etxeko langileen eta laguntza hori jasotzen eta kudeatzen duten familien arteko topagune bizi batera gonbidatzen zaitugu. Bizitzari eusten dion lanaren eskubideez, erronkez eta gizarte-balioaz hitz egingo dugu. Kafe partekatua, esperientziatik abiatuta benetako proposamenak eraikitzeko. Lunch batekin ospatuko dugu Zaintzaileen Nazioarteko Eguna. Zaintzea eraldatzea ere badelako. Zure parte-hartzea garrantzitsua da! Sarrera: Doan.
Frantziako talde indartsua, zuzenekotasun ikusgarrizkoa. Montpellierretik, jarrera eta dotorezia Louis Jordan, Ray Charles edo Big Joe Turner-en eraginak tarteko, Swinging Rhythm & Blues-en txute ona, kilate ugarikoa.Les Grys-Grys edo Les Rustyn’s taldeetako partaidea den Vince Bassou gitarra eta abeslari bikainak gidaturik, The Big Marteen’s-en bi saxo, pianoa eta eta bateria apartak ditu lagun. Rhythm and Blues berrogeitahamartar izugarria, eragin klasikoa eta eszenaratze ona. Kalitatea, jarrera eta dotorezia seikote formatuan. Sarrera: 10 euro.
Erakusketa honek hezkuntza eta topaketa zentro honen 40 urteko ibilbidea hartzen du. Ermuko emakumeek, 70eko hamarkadaz geroztik, gizartearekiko konpromisoa hartzen, pertsona aktiboak izaten eta, batez ere, beren historiaren protagonista izaten ikasi zuten. Egileak: Iratxe Ugalde eta Sonia García. Sarrera: Doan.
| Urria | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig | 
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 
| 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | ||