Erakusketa honek hezkuntza eta topaketa zentro honen 40 urteko ibilbidea hartzen du. Ermuko emakumeek, 70eko hamarkadaz geroztik, gizartearekiko konpro- mezua hartzen, pertsona aktiboak izaten eta, batez ere, beren historiaren protagonista izaten ikasi zuten. Egileak: Iratxe Ugalde eta Sonia García. Sarrera: Doan.
Menopausiaren inguruan aldaketa asko gertatzen dira, goza ditzagun! Betidanik, emakumeok janaria jan dugu edo sistematikoki kendu digute besteen onespena lortzeko. Baina bizitzaren etapa honen bueltan bazaude, bada garaia gorputz sendoa eta osasuntsua izateko jaten hasteko. Aste hauetan ikasiko dugu zerk egiten digun on. Helburua bigarren mailako ondorioak saihestea eta ikasitako guztia egunerokotasunean praktikan jartzea izango da. Zeren zain zaude? Orain da zure unea. Mireia Alberdik gidatuta. Hizkuntza: Elebitan. Sarrera: 5 euro.
Murgildu zaitez esperientzia pa- regabe batean, non zinema ispi- lu, bozgorailu eta aldaketa-tres- na bihurtzen den. Indarkeria matxisten sustraiei eta horien aurrean nola joka dezakegun hausnartuko dugu modu kole- ktiboan. Hunkitzeko, zalantzan jartzeko eta eraldatzeko saio bat. Ez galdu! Azaroak 20: Memorias de un cuerpo que arde (Antonella Sudasassi Furniss, 2024) Azaroak 27: Soy Nevenka (Icíar Bollaín, 2024) Proiekzio bien sarrera DOAKOA izango da.