Erakusketa honek hezkuntza eta topaketa zentro honen 40 urteko ibilbidea hartzen du. Ermuko emakumeek, 70eko hamarkadaz geroztik, gizartearekiko konpro- mezua hartzen, pertsona aktiboak izaten eta, batez ere, beren historiaren protagonista izaten ikasi zuten. Egileak: Iratxe Ugalde eta Sonia García. Sarrera: Doan.
Menopausiaren inguruan aldaketa asko gertatzen dira, goza ditzagun! Betidanik, emakumeok janaria jan dugu edo sistematikoki kendu digute besteen onespena lortzeko. Baina bizitzaren etapa honen bueltan bazaude, bada garaia gorputz sendoa eta osasuntsua izateko jaten hasteko. Aste hauetan ikasiko dugu zerk egiten digun on. Helburua bigarren mailako ondorioak saihestea eta ikasitako guztia egunerokotasunean praktikan jartzea izango da. Zeren zain zaude? Orain da zure unea. Mireia Alberdik gidatuta. Hizkuntza: Elebitan. Sarrera: 5 euro.