Adimen artifiziala modu erraz, erabilgarri eta ahalduntzailean erabiltzen ikasi nahi duzu?Hitzaldi praktiko honetan ChatGPT, Gemini, Mistral edo DALL·E bezalako tresnak dinamika dibertigarriekin ezagutuko dituzu. Tresna hauek eguneroko gauzetan nola lagun zaitzakeen ikasiko duzu: gutunak idatzi, bidaiak planifikatu, irudiak sortu, ideiak antolatu... eta hori guztia teknizismorik gabe! Teknologiari beldurra galdu nahi badiozu, zain izango gaituzu deskubritzeko, barre egiteko eta elkarrekin sortzeko. Leire Abaigar Elorzak gidatuta. Hizkuntza: Elebitan. Sarrera: Doan.
Erakusketa honek hezkuntza eta topaketa zentro honen 40 urteko ibilbidea hartzen du. Ermuko emakumeek, 70eko hamarkadaz geroztik, gizartearekiko konpro- mezua hartzen, pertsona aktiboak izaten eta, batez ere, beren historiaren protagonista izaten ikasi zuten. Egileak: Iratxe Ugalde eta Sonia García. Sarrera: Doan.