Kontzertua


Abenduak 12, ostirala


20:30

Santero y los Muchachos

Ermua Antzokia, Ermua | Kontzertua

Santero eta Los Muchachos taldeek nortasun paregabea sortzea lortu dute Espainiako rockaren panoramaren barruan, rock pausatuaren proposamenari esker. Kontzeptu horrek bere musikaren funtsa bereganatzen du: rocka zalapartatik eta abiaduratik urruntzen da, ahots-harmoniekin konjugatutako letra eta melodietan zentratzeko, rockaren klasikoak gogoraraziz. Hiru disko argitaratuta, 2025ean bira berria hasiko dute ‘Una noche en Les Arts’ zuzeneko diskoarekin, Valentziako Les Arts-en bizitako gau magiko hura bere baldintzarik gabe konpartitzeko. Sarrera: 12 euro.

Santero y los Muchachos Ermua Antzokia

Santero eta Los Muchachos taldeek nortasun paregabea sortzea lortu dute Espainiako rockaren panoramaren barruan, rock pausatuaren proposamenari esker. Kontzeptu horrek bere musikaren funtsa bereganatzen du: rocka zalapartatik eta abiaduratik urruntzen da, ahots-harmoniekin konjugatutako letra eta melodietan zentratzeko, rockaren klasikoak gogoraraziz. Hiru disko argitaratuta, 2025ean bira berria hasiko dute ‘Una noche en Les Arts’ zuzeneko diskoarekin, Valentziako Les Arts-en bizitako gau magiko hura bere baldintzarik gabe konpartitzeko.

Sarrera: 12 euro.


Abenduak 20, larunbata


20:00

The 44 dealers

Lobiano Kulturgunea, Ermua | Kontzertua

The 44 Dealers, Madrilen osatuta, taldeak bluesaren tradizio osoa biltzen du. Larreko jatorritik hasi, Chicagoko bluesaren gehi West Coast soinuaren ezinbesteko eraginetik igaro, eta 50eko hamarkadako R & Btik gertuago dauden lurretara iritsi zen, abesti handiz betetako errepertorioa osatuz nortasun-zigilu gisa, eta, batez ere, izugarrizko zuzenekoak bermaturik.Bandak hainbat artistarekin kolaboratu eta agertokian partaide izan ditu, besteak beste, Bob Margolin, Greg Izor, Tail Dragger, Tonky de la Peña, Ñaco Goñi, Victor Puertas, Kirk Fletcher, RJ Mischo, Sax Gordon eta Nico Wayne Toussaint. Denboraren joanean estatuko blues eszenako talde garrantzitsuenetako bat bihurtu da, eta, ondorioz, derrigorrezko erreferentea zaie generoko beste musikari askori. Sarrera: 10 euro.

The 44 dealers Lobiano Kulturgunea

The 44 Dealers, Madrilen osatuta, taldeak bluesaren tradizio osoa biltzen du. Larreko jatorritik hasi, Chicagoko bluesaren gehi West Coast soinuaren ezinbesteko eraginetik igaro, eta 50eko hamarkadako R & Btik gertuago dauden lurretara iritsi zen, abesti handiz betetako errepertorioa osatuz nortasun-zigilu gisa, eta, batez ere, izugarrizko zuzenekoak bermaturik.
Bandak hainbat artistarekin kolaboratu eta agertokian partaide izan ditu, besteak beste, Bob Margolin, Greg Izor, Tail Dragger, Tonky de la Peña, Ñaco Goñi, Victor Puertas, Kirk Fletcher, RJ Mischo, Sax Gordon eta Nico Wayne Toussaint. Denboraren joanean estatuko blues eszenako talde garrantzitsuenetako bat bihurtu da, eta, ondorioz, derrigorrezko erreferentea zaie generoko beste musikari askori.

Sarrera: 10 euro.


Urtarrilak 2, ostirala


17:00
19:00

Go!azen 12

Ermua Antzokia, Ermua | Kontzertua

Maitanek ideia zoragarri bat garatu du aurten: Basakabi “bigarren aukeren” udalekua bilakatu du. Kontua da… Garaziri ez diola bere planen berri eman, eta Basakabi arazoak dituzten gaztez bete da. Hemendik aurrera, udara zaila biziko dute Garazik eta Maitanek Basakabin. Etorri diren gazte berriek iskanbilak sortuko dituzte eta, dena zailago egiteko, Kuxkuxero izeneko pertsona batek, ikasle guztien inguruko informazioa zabalduko du sareetan zehar. Maitasuna, anaien arteko gorrotoa, mendekua eta, jakina, abesti berri ugari! Bi saio egongo dira, bata 17:00etan, bestea 19:00etan. Sarrera: 6 euro.

Go!azen 12 Ermua Antzokia

Maitanek ideia zoragarri bat garatu du aurten: Basakabi “bigarren aukeren” udalekua bilakatu du. Kontua da… Garaziri ez diola bere planen berri eman, eta Basakabi arazoak dituzten gaztez bete da. Hemendik aurrera, udara zaila biziko dute Garazik eta Maitanek Basakabin. Etorri diren gazte berriek iskanbilak sortuko dituzte eta, dena zailago egiteko, Kuxkuxero izeneko pertsona batek, ikasle guztien inguruko informazioa zabalduko du sareetan zehar. Maitasuna, anaien arteko gorrotoa, mendekua eta, jakina, abesti berri ugari!

Bi saio egongo dira, bata 17:00etan, bestea 19:00etan.

  • Sarrera: 6 euro.

Urtarrilak 17, larunbata


20:00

Haylen

Lobiano Kulturgunea, Ermua | Kontzertua

Haylen frantziarraren proposamena blues, soul eta rock & roll eraginak uztartzen dituen denboran barrena eskaintzen digun bidaia da. 2023an lehen saria irabazi zuen Cahors- eko Blues Jaialdian. Agerlekuaren gainean edo estudioan, Haylenek artista sutsu eta egiazkoaaren eredua dugu. Bere ahots talentuak, kitarrarekin duen maisutasunak eta karisma naturalak musika garaikidearen funtsezko figura bihurtzen dute, bere publikoa unibertso batera eramateko gai: abesti bakoitza bidai bat, emanaldi bakoitza ahaztezineko esperientzia bat. Sarrera: 10 euro.

Haylen Lobiano Kulturgunea

Haylen frantziarraren proposamena blues, soul eta rock & roll eraginak uztartzen dituen denboran barrena eskaintzen digun bidaia da. 2023an lehen saria irabazi zuen Cahors- eko Blues Jaialdian. Agerlekuaren gainean edo estudioan, Haylenek artista sutsu eta egiazkoaaren eredua dugu. Bere ahots talentuak, kitarrarekin duen maisutasunak eta karisma naturalak musika garaikidearen funtsezko figura bihurtzen dute, bere publikoa unibertso batera eramateko gai: abesti bakoitza bidai bat, emanaldi bakoitza ahaztezineko esperientzia bat.

Sarrera: 10 euro.


Otsailak 6, ostirala


20:30

Puño Dragón

Ermua Antzokia, Ermua | Kontzertua

Puño Dragón rock alternatiboko talde asturiarra da, 2021ean sortu zena eta geratzeko iritsidena. Originalak, benetakoak eta kementsuak, Puño Dragón taldeak nortasun propioa duen proposamen musikala aurkezten du. Bere iruditeria musikal berezia rock tradizionaletik elikatzen da, baina egungo estilora garamatzaten sonoritateak gehitzen ditu. “Juegos Violentos” lehenengo albuma bere bereizgarri den soinu indartsuaren beste adibide bat da, erritmo gogorrez betetako atmosfera bizia sortuz, letra oso zainduekin, askotan gai sakon eta emozionalak jorratzen dituztenak, ez ironia apur bat gabe. Sarrera: 12 euro.

Puño Dragón Ermua Antzokia

Puño Dragón rock alternatiboko talde asturiarra da, 2021ean sortu zena eta geratzeko iritsidena. Originalak, benetakoak eta kementsuak, Puño Dragón taldeak nortasun propioa duen proposamen musikala aurkezten du. Bere iruditeria musikal berezia rock tradizionaletik elikatzen da, baina egungo estilora garamatzaten sonoritateak gehitzen ditu.

“Juegos Violentos” lehenengo albuma bere bereizgarri den soinu indartsuaren beste adibide bat da, erritmo gogorrez betetako atmosfera bizia sortuz, letra oso zainduekin, askotan gai sakon eta emozionalak jorratzen dituztenak, ez ironia apur bat gabe.

Sarrera: 12 euro.


Otsailak 21, larunbata


20:00

The Hoodoo Doctors

Lobiano Kulturgunea, Ermua | Kontzertua

The Hoodoo Doctors laukote elektriko indartsua da, eta blues gordin eta errokoaren aldeko apustua egiten du. The Hoodoo Doctors Mississippiko deltaren musikari egindako omenaldi bat da. Errepertorioa Hoodoo gaiari hartua da, urteetan zehar afroamerikar herriaren nortasunaren ikur izan ziren praktika magikoei buruzkoa: soinu horrek arbasoen garbitasuna bilatzen du. Generoaren amorratuez eta musikari bikainez osatutako laukote honek zuzeneko sendoa du, eta kontzertu guztietan bluesaren tradizioaren onena zehaztasun handiz berrikusten eta eguneratzen dute, juke joint estatubatuar mitiko haien atmosferan eta giroan murgilduz, larre dendetan alegia. Sarrera: 10 euro.

The Hoodoo Doctors Lobiano Kulturgunea

The Hoodoo Doctors laukote elektriko indartsua da, eta blues gordin eta errokoaren aldeko apustua egiten du. The Hoodoo Doctors Mississippiko deltaren musikari egindako omenaldi bat da. Errepertorioa Hoodoo gaiari hartua da, urteetan zehar afroamerikar herriaren nortasunaren ikur izan ziren praktika magikoei buruzkoa: soinu horrek arbasoen garbitasuna bilatzen du.

Generoaren amorratuez eta musikari bikainez osatutako laukote honek zuzeneko sendoa du, eta kontzertu guztietan bluesaren tradizioaren onena zehaztasun handiz berrikusten eta eguneratzen dute, juke joint estatubatuar mitiko haien atmosferan eta giroan murgilduz, larre dendetan alegia.

Sarrera: 10 euro.


Martxoak 6, ostirala


20:30

Bely Basarte

Ermua Antzokia, Ermua | Kontzertua

Madrildarra, konpositorea, abeslaria eta ekoizlea, Bely Basartek goxotasun, gordintasun eta zintzotasun artean eraiki du bere musika unibertsoa. Bere bidaia duela hamarkada bat baino gehiago hasi zen, YouTuben autoekoitzitako bertsioak partekatzen zituenean, munduko toki guztietako milioi erdi jarraitzaile baino gehiago bereganatuz. Harrezkero, La Bellako live action eta Disneyko piztia bezalako lekuetan, herrialde osoko jaialdi eta aretoetan eta 2023ko Goya sarietako In memoriam hunkigarrian entzun da bere ahotsa. Udazken honetan, Belyk estudioko hirugarren albuma aurkeztuko du, bere alderdi guztiak biltzen dituen lana: samurtasuna, zauria eta musikaren bidez birsortzeko indarra. Sarrera: 15 euro.

Bely Basarte Ermua Antzokia

Madrildarra, konpositorea, abeslaria eta ekoizlea, Bely Basartek goxotasun, gordintasun eta zintzotasun artean eraiki du bere musika unibertsoa.

Bere bidaia duela hamarkada bat baino gehiago hasi zen, YouTuben autoekoitzitako bertsioak partekatzen zituenean, munduko toki guztietako milioi erdi jarraitzaile baino gehiago bereganatuz.

Harrezkero, La Bellako live action eta Disneyko piztia bezalako lekuetan, herrialde osoko jaialdi eta aretoetan eta 2023ko Goya sarietako In memoriam hunkigarrian entzun da bere ahotsa.

Udazken honetan, Belyk estudioko hirugarren albuma aurkeztuko du, bere alderdi guztiak biltzen dituen lana: samurtasuna, zauria eta musikaren bidez birsortzeko indarra.

Sarrera: 15 euro.


Martxoak 21, larunbata


20:00

Jo Buddy

Lobiano Kulturgunea, Ermua | Kontzertua

Jussi “Jo’ Buddy” Raulamo abeslari, gitarrajole eta konpositore finlandiarrak bere sorterrian azaldutako blues musikari gehienekin jo du, zer esanik ez Estatu Batuetara egindako erromesaldietan. Zuzeneko errepertorio malgu eta moldakor hori jatorrizko abestietan oinarritzen da gehienbat, baina estilo propioarekin, eta Jo ‘Buddyren obra balitz bezala entzuten da, ez beste inorena…”Garai Ederren” miresle baten grazia. Musikaren errepidean hartutako berrogei urteko esperientziak, hamasei herrialdetan emandako milaka zuzenekoek eta grabaketa saio ugariek bere belaunaldiko rooter talentudun eta nabarmenetako bat bezala perfekzionatu dute. Sarrera: 10 euro.

Jo Buddy Lobiano Kulturgunea

Jussi “Jo’ Buddy” Raulamo abeslari, gitarrajole eta konpositore finlandiarrak bere sorterrian azaldutako blues musikari gehienekin jo du, zer esanik ez Estatu Batuetara egindako erromesaldietan.

Zuzeneko errepertorio malgu eta moldakor hori jatorrizko abestietan oinarritzen da gehienbat, baina estilo propioarekin, eta Jo ‘Buddyren obra balitz bezala entzuten da, ez beste inorena…”Garai Ederren” miresle baten grazia.

Musikaren errepidean hartutako berrogei urteko esperientziak, hamasei herrialdetan emandako milaka zuzenekoek eta grabaketa saio ugariek bere belaunaldiko rooter talentudun eta nabarmenetako bat bezala perfekzionatu dute.

Sarrera: 10 euro.


Apirilak 24, ostirala


20:30

Queralt Lahoz

Ermua Antzokia, Ermua | Kontzertua

Queralt Lahoz Espainiako musika-eszena osoan oraina eta etorkizuna duen artistetako bat da. Egungo proposamen apurtzaile eta erakargarrienetako bat erakutsiz, gero eta ospe handiagoa hartzen ari da gure mugetatik haratago. Bere musikan, soinu latinoak, errokoak eta hiritarrak zeharkaturik, flamenkoa, hip hopa edo pop elektronikoa bezalako generoek graziaz eta naturaltasunez hitz egiten dute beren jatorri flamenko eta paisaia pertsonaletatik berez irteten diren kopla eta boleroen aura baten inguruan. Sarrera: 12 euro.

Queralt Lahoz Ermua Antzokia

Queralt Lahoz Espainiako musika-eszena osoan oraina eta etorkizuna duen artistetako bat da. Egungo proposamen apurtzaile eta erakargarrienetako bat erakutsiz, gero eta ospe handiagoa hartzen ari da gure mugetatik haratago. Bere musikan, soinu latinoak, errokoak eta hiritarrak zeharkaturik, flamenkoa, hip hopa edo pop elektronikoa bezalako generoek graziaz eta naturaltasunez hitz egiten dute beren jatorri flamenko eta paisaia pertsonaletatik berez irteten diren kopla eta boleroen aura baten inguruan.

Sarrera: 12 euro.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Abendua
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        
Urtarrila
al ar az og ol lr ig
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  

Urte osoko agenda ikusi »»