Frantziako talde indartsua, zuzenekotasun ikusgarrizkoa. Montpellierretik, jarrera eta dotorezia Louis Jordan, Ray Charles edo Big Joe Turner-en eraginak tarteko, Swinging Rhythm & Blues-en txute ona, kilate ugarikoa.Les Grys-Grys edo Les Rustyn’s taldeetako partaidea den Vince Bassou gitarra eta abeslari bikainak gidaturik, The Big Marteen’s-en bi saxo, pianoa eta eta bateria apartak ditu lagun. Rhythm and Blues berrogeitahamartar izugarria, eragin klasikoa eta eszenaratze ona. Kalitatea, jarrera eta dotorezia seikote formatuan. Sarrera: 10 euro.
Gure bizitza, bai, indarkeriak jo zuen, baina gure indarrarekin eta ahuleziekin atera ginen. Eta kanpoan, denborarekin, konturatu ginen indarkeriak etengabe jarraitzen duela Guatemalako emakume gehienen gainean, eta baita gure gainean ere, kolpeak baino modu sotilagoetan, baina ez kolpeak baino suntsitzaile gutxiago. Beraz, antzerkia egitea erabaki genuen, jarri zizkiguten tranpak astintzeko, bideak partekatzeko eta oraindik jazarri nahi gaituzten mamu batzuen aurpegian barre egiteko, eta biktimatzat jarri nahi izan ziguten karteltxoa betiko ateratzeko. Tokia: Lobiano Kulturgunea. Hizkuntza: Euskara. Sarrera: Doan.
The 44 Dealers, Madrilen osatuta, taldeak bluesaren tradizio osoa biltzen du. Larreko jatorritik hasi, Chicagoko bluesaren gehi West Coast soinuaren ezinbesteko eraginetik igaro, eta 50eko hamarkadako R & Btik gertuago dauden lurretara iritsi zen, abesti handiz betetako errepertorioa osatuz nortasun-zigilu gisa, eta, batez ere, izugarrizko zuzenekoak bermaturik.Bandak hainbat artistarekin kolaboratu eta agertokian partaide izan ditu, besteak beste, Bob Margolin, Greg Izor, Tail Dragger, Tonky de la Peña, Ñaco Goñi, Victor Puertas, Kirk Fletcher, RJ Mischo, Sax Gordon eta Nico Wayne Toussaint. Denboraren joanean estatuko blues eszenako talde garrantzitsuenetako bat bihurtu da, eta, ondorioz, derrigorrezko erreferentea zaie generoko beste musikari askori. Sarrera: 10 euro.