Mallabiko Zelai landetxean batu ditugu Karmele Gisasola Zenikazelaia mallabiarra eta Xabi Osa Mendes debarra herri-kirolez eta crossfitaz berba egiteko. Bi debabarrendarrok ez zuten hasiera errazik izan kirol munduan, baina biek ezagutu dute loria nork berean, eta gaur erreferente dira askorentzat.