EITBk eta TOKIKOM tokiko komunikabideen sareak Saretzen proiektua jarri dute abian. Egitasmoaren helburua da datu kazetaritza elkarrekin lantzea, BBCren Local News Partnership ereduari jarraituz.
Trantsizio berderako bide grisa: 1,9 milioi ibilgailu Hego Euskal Herrian; gehienak, 14 urtetik gorako diesel turismoak

Tokikom-EITB api 25, 07:30 Ermua   Mallabia

Autoz, trenez, bizikletaz, oinez edo autobusez… Nola mugitzen garen ez da soilik garraiobide kontua: gure herrien, hirien eta lurraldeen egituraren isla zuzena da. Mugikortasun ereduak ez dira neutroak; Historia kontatzen dute, eguneroko bizitza baldintzatzen dute eta etorkizuna irudikatzen dute. Horixe da Ander Gortazar arkitekto eta EHUko Hirigintza eta Lurralde-antolaketa Saileko irakaslearen iritzia: "Mugikortasuna eta hirigintza ia gauza bera dira".