OINARRIAK
- Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, 3 argazki aurkeztu ahal izango ditu.
- Argazkiarekin batera adierazi beharko dira:
- Egilearen izen-abizenak.
- Herria (Mallabia/Ermua).
- Harremanetarako telefonoa.
- Argazkiak non ateratakoak diren.
- Argazkiak bidaltzeko azken eguna: Irailaren 30a (barne).
- Bidali posta elektronikoz drogetenweb@gmail.com helbidera edo Whatsapp bidez 688 63 28 76 zenbakira.
- Mallabian eta Ermuan jaio edo bizi den edozeinek parte hartu ahal izango du.
- Argazkiek originalak izan beharko dute eta uda honetan ateratakoak.
- Argazkiak koloretan zein zuri-beltzean izan daitezke.
- Formatua horizontala izatea gomendatzen da, baina bertikalean dauden argazkiak ere onartuko dira.
BOZKETA PROZESUA
- Drogetenitturriren irakurleak izango dira epaimahaikideak. Argazkien kalitatea eta originaltasuna hartu beharko dituzte kontuan eta horren arabera bozkatu.
- Bozketa online egingo da, Drogetenitturri.eus atarian. Bertan argazki guztiak jarriko dira ikusgai eta gustukoenari eman ahalko zaio botoa.
SARIAK
- Bozka gehien jasotzen dituen argazkiaren egileak KILO BATEKO TXULETA + ERMUAN BAGARAren koaderno eta boligrafoa izango du sari.
- Bigarren postuan geratzen denak ere, Ermuan Bagararen produktuak jasoko ditu opari.