Eman botoa Udako Argazki Lehiaketan!

Drogetenitturri 2024ko urr. 1a, 07:17

Amaitu da Udako Argazkien Lehiaketan parte hartzeko epea eta, orain, Drogetenitturriren irakurleek epaimahaikide lanak egin beharko dituzte: hiru argazkiri eman behar diote botoa, berauen kalitatea eta originaltasuna kontuan hartuta. Boto gehien dituenak sari potoloa jasoko du.

Albiste barruan bozketa orrirako lotura.

Mallabitarrek eta ermuarrek txoko ezin ederragoetan igaro dituzte udako oporrak. Horren erakusgarri dira Drogetenitturriren udako argazki lehiaketara aurkeztutako irudi bakoitza. Orain, irakurleen ardura izango da argazki guztien artean "onena" aukeratzea.

Bozka gehien jasotzen dituen argazkiaren egileak Kilo bateko txuleta + Ermuan Bagararen koaderno eta boligrafoa izango du sari. Bigarren postuan geratzen denak ere, Ermuan Bagararen produktuak jasoko ditu opari.


Botoa emateko egin klik hemen:
2024ko UDAKO ARGAZKI LEHIAKETA
Oharra: 3 gustukoenak aukeratu eta behean dagoen bozkatu botoiari eman gero.


Bozkatzeko epea urriaren 13an amaituko da eta hurrengo egunean bertan —urriak 14, astelehena— jakinaraziko dira irabazleak Drogetenitturri.eus atarian.