Ganix Rodriguez, jaiotzez eibartarra baina Ermuan bizi dena, lehen postuan ailegatu zen zapatuko finalera, 13 bola sartuta eta 24 txirlo botata. Atzetik gertu zeuzkan MX3T taldeko Oier Azurmendi eta Elgeta klubeko Asier Azkarate eta —hiru-lau txirloko eta bi bolatako alde eskasera egonda— bazuten gailentzeko aukera. Azkenean, ordea, Ganix Rodriguezek lortu zuen ondo merezitako txapela, 27 txirloko markarekin.