Ermuko eta inguruko herrietako txokoen margolanak aurkeztu zituen Esteban Oroz artista eibartarrak

Ander Gomez 2024ko abe. 17a, 15:50

Atzo, astelehena, Esteban Oroz margolariaren pintura garaikide erakusketa aurkeztu zen Lobianon, artista bera bertan zela. Argazki galerian erakusketaren mostratxo bat (tartean, Ermuan margotutako koadroak ikusgai). Argazkiak: Ander Gomez.

Abenduaren 16tik 29ra bitartean, Esteban Oroz margolari eibartarraren obrak ikusgai egongo dira Lobianon eta erakusketarako sarrera doakoa izango da.

Nafarroan jaio baina Eibarren bizi den artista honek kalean bertan margotzea du zaletasun. Hala, herri desberdinak bisitatzen ditu, txoko bitxienak aurkitu eta mihisean irudikatzeko. Nafarroako herrietakoak eta Hondarribikoak dauzka, baina baita Eibarkoak, Soraluzekoak, Elgoibarkoak, Mendarokoak eta Ermukoak ere. Erakusketan aurkitu ahalko dira, besteak beste, Izelaietako etxetxoak edota Valdespina eta Osinetxe arteko zubia.

Erakusketaren ordutegia

Astegunetan arratsaldez bisitatu ahalko da erakusketa (18:00-20:00) eta goizez asteburuetan (12:00-14:00).