AP-8ko tarifak igoko dituzte 2025ean

Ander Gomez 2024ko abe. 27a, 19:24

Argazkia: Dair.

Gaur argitaratutako Bizkaiko Aldizkari Ofizialean jakinarazi denez, 2023tik 2024rako aldaketan egin bezala, urte hasierarekin batera autobiako AP-8 bidesarietako tarifak garestituko dituzte. Albiste barruan 2024ko prezioen eta 2025ean ezarriko dituztenen konparaketa-taula.

Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailetik jakinarazi dutenez, "bide-azpiegituren sareko zati batzuei dagozkien bidesarien zenbatekoak eguneratuko dira 2025. urterako"; zehazki, Galdakao eta Gipuzkoako muga artekoak. Zati horretan —luzeena— ibilgailu arinen kostua 5,54 eurotik 5,73 eurokoa izatera pasako da (19 zentimoko igoera). Ermuko sarbidetik Bilbora joatekotan 4,43 euro ordaindu beharko dira (15 zentimo gehiago); eta Gipuzkoako mugara joatekotan, 0,47 euro (2 zentimo gehiago).

Segidan, egungo prezioak eta datorren urtarrilaren 1ean ezarriko dituztenak parez pare:

Aurrez esan bezala, kostu guzti horiek ibilgailu arinei dagozkie. Ibilgailu astunen tarifak ikusi nahi izatekotan, kontsultatu zuzenean gaur argitaratutako Bizkaiko Aldizkari Ofiziala: Abenduaren 27ko BAOa.