Debako Kultur Elkarteak Barretegia show umorezko bakarrizketa saioa hartuko du igandean (uztailak 20). 20:00etan hasiko da hitzordua eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, aurretik egindako Barretegia saioez bestelakoa izango da. "Barretegiak probaleku izateari utziko dio (oraingoz) eta show formatura pasako da. Showetan pertsona gutxiagok, denbora gehiagoz, probalekuetan eta bestelakoetan probatu, landu eta findutako txisteak botako dituzte".
Bada, igande honetakoa izango da lehen showa. Asier Galarzak, Jone Bengoak eta Lander Varonak osatuko dute saioa.
DKT-k (Debabarreneko Komunikazio Taldeak) lau gonbidapen bikoitz zozkatu ditu irakurleen artean. 22 lagunek parte hartu dute zozketan eta gaur (uztailak 18) iragarri dituzte irabazleak.
Hauek dira saridunak:
- Josune Saban Fernandez
- Mertxe Blanco Alvarez
- Mikel Beda Quintano
- Itziar Salegi Ansorregi
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, oraindik gelditzen dira ikuskizunerako sarrerak. Internet bidez (esteka honetan) eta egunean bertan ere salgai izango dira Kultur Elkartean.