Berta-bertako tresnak erosi dituzte: karibear tanbora, deitzeko tanborra, aluminiozko guachea, narruzko marakak eta baita lau gitarra ere. Hemengo apurra han asko dela erakutsita, aditzera eman digutenez oraindik plata (diru) apur bat geratzen zaie eta tanbor gozo bat eta malloaren, artoaren zurtoinarekin egindako txirula autoktonoak erostekotan dira.
Esker onez, Santa Agedako kantarientzat eta ermuar ororentzat bideo txiki hau prestatu dute. Bere bitartez, eremu Karibe Kolonbiarreko instrumentu folkloriko horien berezitasunak adierazten dituzte ikasleek eta, txiri-txiri ikasten doazela erakutsiz, amaieran elkarrekin jo ere, ikus dezagun “¡qué esto suena así!”.