Santixauetako txupina nork jaurtiko duen iragarri berri dute

Drogetenitturri 2024ko mai. 31a, 14:33

Argazkia: Emilio Carral.

Maiatzaren 15ean erabaki zuen Jai Batzordeak zein izango den aurtengo kartelaren diseinua eta nork jaurtiko duen txupina. Kartelaren irabazlea hilaren 17an aurkeztu zuen Udalak eta, gaur, maiatzaren 31n, jaiei hasiera ematearen arduradun izango den ermuarraren izena eman dute ezagutzera.

Antzerkigintzan, zineman, telebistan eta plataforma digitaletan 90. hamarkadatik hona egindako ibilbidea omentzeko asmoz, Mikel Losada Garcia (Ermua, 1978) aktorea hautatu du Ermuko Jai Batzordeak. Uztailaren 24an, 19:00etan, Orbe Kardinalaren plazako kioskotik jaurtiko du txupina, 2024ko Santixauei hasiera emanez.

Jarraian, Bizkaiko Ttap aldizkariaren 44. alerako egindako elkarrizketa, Euskal Herriko antzerkigintzaren egoera, aktoreen lana eta Losada beraren ibilbidea hizpide.