Martxoaren 8an itxi zituen ateak Irazki Pintura Eskolak, aurretik kudeatzen zuen enpresaren kontratua bukatu eta lehiaketa publikora beste inor aurkeztu ostean. Guztira, 113 ume eta nagusi zeuden apuntatuta.
Orain, ateak berrirekiko ditu eta, ikasle horiek guztiek, gaurdanik irailaren 12ra arteko epea izango dute eskolan zeukaten plaza mantentzeko. Lehentasun tarte hori pasata, plaza libre geratuko da eta hilaren 16an ekingo zaio inkripzio orokorrari. Izen-emateak kultura@udalermua.net helbidera idatzita edo Lobiano Kulturgunera bertaratuta egin ahalko dira.
Beteranoek irailaren 16an (astelehena) berrekingo diote jarduerari. Ikasle berriek, aldiz, urrira arte itxaron beharko dute.