Euskadiko eta Espainiako txapeldun izandako Ixa Rodriguez boxeolaria, jaiotzez ermuarra izan arren, Soraluzen bizi da eta bertan sortu zuen Sorabox kluba, ia 10 urte atzera. Debabarreneko eta haratagoko gazte askok bertara jotzen dute harekin entrenatzera (tartean, Ander Araiztegi ermuarra) eta, orain, Ermuan ere hasiko da boxeo klaseak eskaintzen.
Ixa Rodriguez ikasleak entrenatzen Soraluzeko kiroldegian.
Entrenamenduak 16:15etik 17:25era izango dira, astearte eta ostegunetan, Aritzmendi frontoian. Berauen helburua teknika ikasi edo hobetzea izango da, kirolaz disfrutatu eta bere baloreak bereganatzearekin batera, eta ez dago konpetitu beharrik. Hala ere, ring-erako saltoa eman nahi dutenek Euskal Herriko boxeoan erreferente den Ixa Rodriguez izango dute alboan; baita berak antolatzen dituen boxeo jaialdi amateurretan parte hartzeko aukera ere. Ikus aurten Elgoibarren, Soraluzen eta Bergaran eginiko jaialdiak.
Izen-ematea
Neska edo mutil, 12 urtetik gorako edozein pertsona apuntatu ahalko da klaseetara eta, ermuarrak ez ezik, mallabitarrak eta inguruko beste herrietakoak ere daude gonbidatuta. Informazio gehiagorako 676 86 69 22 telefonora deitu edo jarri harremanetan Whatsapp bitartez.