San Martin 2024

San Martin azoka ate joka!

Drogetenitturri 2024ko aza. 6a, 11:30

Euskal Birusak, herriko hainbat norbanakok, taldek eta erakundek elkarlanean antolatzen duten San Martin azoka larunbat honetan bertan ospatuko da. Adin eta gustu guztietarako ekintzak izango dira aurten ere, goizetik gauera arte burutuko direnak.
Gozatu!

Azaroaren 9an, larunbata, burutuko da aurtengo San Martin azoka. Hona hemen egitaraua:

11:00

  • Plazan: Postuak, dantzak, saiheski-pintxoak eta taloak.
  • Santiago plazan: Artisauak.
  • Martxoaren 8a plazan: Abereen eta hegaztien erakusketa.
  • Herriko kaleetan barrena: Artaldearen jaitsiera, Bizkaiko gaiteroak eta Alboka Musika Eskolako trikitilariak.
  • Probalekun: Idi parea.
  • Goiko parkean: Ikastetxeen postuak.

12:00

  • San Martin plazan: Herri-kirolak.
  • Euskaldun Berria plazan: Umeentzako herri-kirolak
  • Komentukuatik hasita: Iruñeko Alde Zaharreko Erraldoien kalejira.

13:30

  • Sari banaketa postuz postu.

14:00

  • Artaldearen igoera.

15:30

  • Merkatu plazan: Baba-jan herrikoia eta Ermuan Kantuan.
    *Bazkarirako tiketak agortuta daude dagoeneko!

19:00

  • Herriko kaleetan barrena: Kalejira Bizkaiko gaiteroekin.

19:45

  • Plazan: Errifa zozketa, Larraindantza eta argazki
    lehiaketaren sari banaketa.

20:00

  • Plazan: Goizargi erromeria.

"Ez da magia, herrilana da!"

Antolatzaileekin kolaboratu nahi dutenek (azokaren muntaian edo bukatutakoan jasotzen, talo edo saiheski postuan, errifak saltzen...) jarri harremanetan 943 17 93 50, 688 63 28 74 edo euskalbirusa@gmail.com helbidean. Animatu!!