aza 22 Ermua
Sanmartinetan errifa erosi zutenek sari potolo bi irabazteko aukera izan zuten: 2 lagunentzako asteburu pasa landetxe batean eta 400 euroko diru-saria, txerriaren balioa. Egunean bertan eman genuen zozketaren emaitza Drogetenitturri.eus atarian (hemen) eta irabazleek 15 eguneko epea zuten Euskal Birusaren bulegora gerturatzeko. Pena erreserba zenbakiak zituztenentzat, irabazleek epe barruan jaso baitituzte bai txekea, bai bonoa. Argazkiak: Nora Gastón.