San Martin 2024

Anboto eta Karabixa erakusleiho lehiaketako irabazle

Drogetenitturri 2024ko aza. 8a, 12:31

Ermuko erakusleihoen San Martineko lehiaketan 36 denda eta tabernek apaindu dituzte euron barra eta eskaparateak, eta bi izan dira irabazleak: Anboto burdindegia eta Karabixa taberna. Epaimahai lanetan Almu Maeso, Nerea Ortega eta Estibalitz González aritu izan dira.

1. saria

Anbotori saria emateko epaimahaiak kontutan izan du perspektiba efektua sortzen jakin dutela figura eta atze aldearekin jokatuz, eta dendaren produktuak erakusleihoa sortzeko aitzakian bihurtu dutela ere.


2. saria

Karabixak bestalde, bere lau erakusleihoak apaindu ditu, epaimahairen iritziz modu dotorean eta espaziora egokituz, ondo definitutako detaileen bidez konposizio orekatua eta harmonikoa lortuz.

Sariaren berri eman ostean, zapatuan plazan banatuko zaie, eguerdiko 13:30etan.