Eguzkia lagun, ehunka, milaka pertsona ikusi genuen han-hemenka: familia osoak, aspaldi batu bako kuadrillak, ume asko, adinez aurrerako ez gutxiago…
Urrunago bizi direnentzat etxeratzeko eguna bihurtuta dago San Martin, Gabonetako turroi usainak baino talo eta txorizoarenak erakarrita.
“Alpaldiko!” artean, besarkatzen ikusi genituen ermuarrak, eta ondoko herrietatik trenez, autoz eta oinez uholdeka gerturatzen jendea. Zoragarria izan zen, benetan biribila, eta guzti horren erakusle goiko argazki galeria.