San Martin 2024

Herrilanak magia bihurtu zituen Sanmartinak

Estibalitz González 2024ko aza. 12a, 13:32

Azokaren lelo bihurtutako “Ez da magia, herrilana da” esaldia zentsuz beteta, ehunka kontatzen dira auzolanean musu-trukeko laguntza eskainiz jardundako herritarrak, bai egunean zehar zein haren aurretiko askotan: eguna gauzatu dute 387 norbanako eta elkartek, eta 97 erakunde, denda, taberna eta enpresek. Argazkiak: Jabi Vidal, Nacho del Río, Maite Askasibar, Andere Astigarraga, Manuel Moreno, Dorleta Vidal eta Estibalitz González.

Laguntzaileak izen-abizenez zerrendatzeko ohitura izan dugu orain arte, baina jaiak hartu duen dimentsioari erreparatuta lantaldeka jasotzea erabaki dugu, aritutako pertsonen kopurua batuz. Doala hemendik Euskal Birusa Elkartearen esker on zintzoena, txiki edo handi izan, lagun askoren ekarpenak San Martin aurrera ateratzea ahalbidetu duelako. Eta azkenean guztiok apur bat emanda, denok parranda!

40 ekoizle


40 lagun batzordeetan


19 talde eragilean


66 talogintzan


55 Txikurixetan


95 muntaian, desmuntaian eta trasladoan


12 ticket salmentan eta kalabaza-porran


16 saiheskia erretzen


2 buruko zapiak jartzen


51 musikari


17 artisau


4 ikastetxe


9 epaimahaikide


13 talde


5 udal, erakunde eta enpresa


56 taberna eta dendetan errifak


36 erakusleiho apainduta