Guztira 360 apustu egon ziren San Martineko aurtengo kalabazaren pisua asmatzeko eta horietatik bik bete-betean jo zuten: Xabi Iriondok eta Amets Reciok estimatu bezala, 17,600 kiloko pisua zeukan kalabazak. Ohi bezala, bildutako diruaren zati bat Euskal Birusa Elkartearen laguntzarako bideratu zen; gainontzekoa, %70a, irabazleen artean banatu eta 126 euro eraman zituen bakoitzak etxera (ailegatu aurretik azokan edo tabernetan xahutu ez bazuten, noski).
Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.
INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.
FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.