San Martin 2024

Txerriaren errifaren irabazleek jaso dituzte euren sariak!

Ander Gomez 2024ko aza. 22a, 10:31

Sanmartinetan errifa erosi zutenek sari potolo bi irabazteko aukera izan zuten: 2 lagunentzako asteburu pasa landetxe batean eta 400 euroko diru-saria, txerriaren balioa. Egunean bertan eman genuen zozketaren emaitza Drogetenitturri.eus atarian (hemen) eta irabazleek 15 eguneko epea zuten Euskal Birusaren bulegora gerturatzeko. Pena erreserba zenbakiak zituztenentzat, irabazleek epe barruan jaso baitituzte bai txekea, bai bonoa. Argazkiak: Nora Gastón.

1. saria

Zorion Gorritxategik irabazi du lehen saria —400 euro, txerriaren balioa— 0847 zenbakiarekin.

2. saria

Eider Gorritxategik jaso du bigarrena —asteburu pasa landetxean— 1659 zenbakiarekin. Amak (Maria Jesus Arrondok) jaso du saria bere izenean.