50. urteurreneko logoa aurkeztu du Txindurrik

Ander Gomez 2024ko abe. 27a, 00:00

Txindurri Txistu eta Dantza taldeak 50. urteurrenerako logoa sortzeko eskatu zien herritarrei urrian. Abenduan amaitzen zen diseinuak bidaltzeko epea eta irabazlea aukeratu dute jada. Goian, diseinuaren muntaia tote bag batean (*oharra: diseinua ez da definitiboa); albiste barruan, logotipoa bere horretan eta irabazlearen izena.

Txindurriren 50. urteurrenerako logotipo lehiaketaren epaimahaia diseinatzaile grafiko profesionalek eta taldeko kideek osatu dute, eta, aurkeztutako diseinu guztien artean honakoa izan da irabazlea:

Diseinuaren egilea Nahia Ruiz izan da eta, trukean, 100 euroko diru-saria jasoko du. Gainera, bere diseinua Txindurriren urteurrenaren harira egingo diren produktu berezien irudi izango da.