Santa-eskean Ermuan

Drogetenitturri 2025ko ots. 5a, 07:11

Ermuarrak Santa Ageda bezperan (atzo) atera ziren kalez kale: Abeletxe egoitzan hasi eta Santa Ana, Santiago, Zubiaurre, Ongarai eta San Pelaio zeharkatu zituzten, erdigunean amaitu arte. Elizabeth Sarriugartek egin zituen zuzendari lanak.

Argazkian daude, ezkerretik eskumara, atzetik hasita: Ricardo Totorika, Libe Totorika, Iñaki Totorika, Maider Totorika, Martin Hernández eta Santi Totorika. Erdian: Feli Hoyos, Elizabeth Sarriugarte, Estibalitz González, Andere Astigarraga, Maite Ugarteburu, Nagore Izagirre, Mariaje Aranburu, Gaizka Areitioaurtena eta Nieves Lauzirika. Aurrean: Jose Antonio Unanue, Andoni Totorika, Bea Ugena, Agurtza Totorika, Merche Garitagoitia, Carmen Lauzirika, Arrate Izagirre, Mikel Totorika eta Victoria Lage.

Kalejiran parte hartu zuten ere Oier Araiztegik, Gaizka Ugaldek, Amaia Totorikak eta Gorka Perezek.

300 eurotik gora Kolonbiara

Aurtengoan 345,81 euro lortu dituzte eskean eta, iaz bezala, jasotako dirua dohaintzan emango dute Kolonbiako ikastetxe bateko proiektuak bideratzeko.

Iaz bidalitako dirua umeei musika instrumentuak erosteko erabili zuten Barranquillako Providencia ikastetxean, Mireya Suarez ermuarra bertan zela. Albistea (+bideoa) ikusteko egin klik hemen.