Hodei Rivas gimnastak urrezko domina lortu du Espainiako txapelketan

Ander Gomez 2025ko api. 14a, 07:01

Atzo, apirilaren 13an, Espainiako Gimnasia Erritmikoko txapelketa jokatu zen Guadalajaran. Estatuko gimnasta onenak gerturatu ziren, 1.850 guztira, eta haien artean izan zen Hodei Rivas ermuarra.

Bideoan ikusgai pilotarekin egin zuen erakustaldia. Irudiak: Olazarmendi K.E., Club Donosti eta Vanesa García.

Hodei Rivas García (Ermua, 2012) Gimnasiako Espainiako Txapelketa Basean izan zen atzo eta, Olazarmendi talde zaldibartarra ordezkatuz, infantil kategorian lehiatu zen. Ermuarrrak erakustaldi bikaina egitea lortu zuen eta epaimahaikideek urrezko domina eman zioten. Horrekin batera, federazioaren babesle den Divina Seguros beka jasoko du, bere kategoriako lehen postua lortzearren.

POSTUA GIMNASTA TALDEA
1 Hodei Rivas Olazarmendi
2 Alonso Barba Venus
3 Vicor Bernardeau Cronos

Txapelketa amaitu ostean, argazkia atera zuen domina irabazi zuten euskaldunekin.


Ezkerretik eskuinera daude Hodei Rivas bera, Club Donostiko Lander Beramendi (zilarra jubeniletan) eta Belabieta Klubeko Inko Oruesagasti (brontzea jubeniletan).

Bigarren urrea jarraian

Honakoa ez da lortu duen estatu mailako lehen domina Rivasentzat. Iaz Castellón jokatutako Espainiako txapelketan ere gailentzea lortu zuen eta urrezko domina ekarri zuen Ermura. Lorpen honen harira, Drogetenitturri aldizkariko iazko apirileko portada izan zen Hodei Rivas (ikusi hemen).

2024


2025

Erlazionatuak