San Juan suaren bideo ofiziala aurkeztu dute

Ander Gomez 2025ko mai. 27a, 11:51

Txindurri dantza taldearen San Juan gaueko akelarrea zuzenean bizitzeak parekorik ez duen arren, iaz Ermuko plazan bizitako magiaren zatitxo bat berreskuratu du Euskal Birusak, 2024ko gaurik laburrenean egindako ikuskizun osoaren bideoa argitaratuz.

Euskal Birusa elkarteak Ahunki estudio durangarraren esku utzi zuen iazko San Juan suaren bideoa egiteko ardura. Ikus-entzunezkoen ekipo profesionalarekin grabatu zuten eta akelarreak iraun zituen 21 minutuak jasotzen ditu bideoak. Bi aste atzera egin zuten estraineko proiekzioa, Lobianon.

Aurkezpenean, Txindurriko kideek akelarrearen inguruan egiten ari diren hausnarketaz jardun zuten, erakustaldi ikusgarriago bat eskaintzeko ohiko proposamenez gain, akelarreak islatzen duen iruditeria apur bat gehiago zaintze aldera. Hilabete eskas falta da aurtengo San Juan surako eta, Txindurriko lagunek agindu zutenez, gauza berriak datoz...


Txindurriko kide Josu Gomez eta Peio Lopez aurkezpena egiten. Argazkia: Nora Gaston.

Euskal Birusa elkartetik jakinarazi dutenez, bideoa Ermuko ikastetxe guztietara zabaldu dute eta datozen egunotan proiekzioak egingo dituzte txikienentzat.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.