Bizkaiko Barrokoaren harribitxia kontsideratuta dagoen egurrezko erretaula sitsak jaten ari da, bere zutabe salomoniko, irudi koloretsu eta egurrean landutako apaindura baliotsuak hauts bihurtuz. Monumentu historiko bezala katalogatua, bere egituran konpondu ezineko kaltea egin aurretik, parrokiako arduradunek urgentziazko garbiketa eta fumigatze tratamendua egitera behartuta ikusi dira. Erdiko erretaulaz gain, alboetako San Jose eta Ama Birjinaren irudia ere tratatuko dira. Aurreko fase baten egin ziren sakristia eta organoa.
Hamazazpi metro eta erdiko altuera du erretaulak eta aurreikuspenen arabera, hiru astez iraungo dute lanek. Gerora Mallabiko parrokia fumigatzeko asmoa dago ere.