Ermuko taberna eta jatetxeak Lobiano Elkarte Gastronomikoaren 25. urteurreneko pintxo lehiaketan murgilduta egon arren (albistea hemen), ez da Ermuko ordezkaritzarik falta izan Bizkaiko txapelketan. Kiskako Julen eta Xabier Perezek "Ilargiaren lorategiak" izeneko pintxoarekin lehiatu dira, eta Sagarrako Jesus Gonzalez "Pastrami" eta "Nigicreta" pintxoekin, kategoria tradizionalean eta sormenezkoan, hurrenez hurren.
Goitik behera, Sagarraren "Pastrami", Kiskaren "Ilargiaren lorategiak" eta Sagarraren "Nigicreta", pintxo irabazlea.
Gaur jokatu dira finalak eta Jesus Gonzalez kategoria bietan izan da. Pastrami pintxoak ez dio pintxo tradizionalen kategoriako txapel beltza eman; Nigicreta pintxoarekin, berriz, txapelketako sari entzutetsuena lortu du: Pintxo Kreatiboaren lehen saria. Foru Aldundiko Garraio, Mugikortasun eta Turismo saileko Sonia Perez Ezquerraren eskutik jaso ditu garaikurra eta txapel gorria.
Gainera, garaipen honek estatuko txapelketan parte hartzeko txartela eman dio, Bizkaia ordezkatuz.