Irailaren hasieratik, gas naturaleko sarea handitzeko obrak egiten ari dira Gipuzkoa Etorbidean. Horretarako, Errotabarriko geltoki azpiko aparkalekuak kendu zituzten lehenengo; eta pasa den astean, Unamuno gizarte-zentro parekoetan eta Sallabenteko ermitarako espaloian aritu ziren lanean.
Gaur, Uretako aparkalekuak zulatzeari ekingo diote, eta Sallabenteko espaloiko lanak errepidera pasa dira, autopista-sarrera zaharreko gunera. Hori dela eta, erreietako bat blokeatu dute, eta txandakako zirkulazioa ezarri da.
Udaletik jakinarazi dutenez, obra hauen amaiera ostiral honetan aurreikusita dago.