Uda aurretik zabaldu zuen liburutegiak IV. Booface lehiaketa eta irailaren 15era arte bidali zitezkeen argazkiak. Parte-hartzea apur bat jaitsi den arren —iaz 44 proposamen jaso ziren, aurten 23— argazkien maila altua mantendu da eta astebeteko epea hartu behar izan dute epaimahaikideek erabakia hartzeko.
Hiru kategoria desberdinetan banatu dituzte sariak, adinaren arabera:
14 urtetik beherakoak
Haur eta gaztetxoek bidalitako argazkien artean, Laia Lombraña Conesak sortutakoa hautatu du epaimahaiak, "El País de las Mujeres" liburuarekin egina (Gioconda Belli, 2010).
15 eta 40 urte bitartekoak
Elsa Verguizas Gonzalezek egindako bookface-a izan da gazte eta helduen kategoriako irabazlea, "Helarte de amar" liburuarekin (Fernando Iwasaki, 2006).
41 urtetik gorakoak
Azkenik, Cristina Sanchez Garciaren argazkia saritu du epaimahaiak, "Yo soy Malala" liburuarekin ateratakoa (Malala Yousafzai eta Christina Lamb, 2013).
Irabazle bakoitzak liburu sorta bat eta Ermua Antzokiaren programazioko ikuskizun baterako (zerrenda hemen) sarrera bikoitza jasoko ditu sari.