Udal Liburutegiak urrian hasiko diren umeentzako lau kluben izen-ematea zabaldu du:

"Family Reading Time" 2022-2025 urteetan jaiotako umeei zuzenduta dago. Familian irakurketa sustatzea du helburu, musika eta errimen bidez, eta hizkuntza desberdinetan: euskara, gaztelania eta ingelesa. Saioak hilean behin izango dira, zapatuetan, 11:00etatik 12:00etara.

"Entre libros" klubean 2017-2021 urteetan jaiotakoek liburuen mundura hurbilduko dira jolasen eta dinamika desberdinen bidez, irudimena erabiliz eta euren gustu, beldur edo emozioak lotuz. Saioak hilean behin izango dira, zapatuetan, 12:15etik 13:15era.

"Liburuak familian" klubean 2020-2022 urteetan jaiotakoek ipuin, kanta, joko eta poemen bidez landuko dute irakurketa. Saioak hilean behin izango dira, zapatuetan, 11:00etatik 12:00etara.

"Liburuez gozatu" 2017, 2018 eta 2019an jaiotakoentzat izango da, saio bakoitzean hainbat liburu landuko dira, eta haurrek ipuin-kontalari izateko aukera izango dute. Saioak hilean behin izango dira, zapatuetan, 12:15etik 13:15era.
Heldu baten laguntza beharrezkoa izango da
Saio guztiak heldu baten laguntzarekin (guraso edo tutorearekin) egingo dira, bien parte-hartze aktiboarekin. "Family Reading Time" eta "Entre libros" klubak Iraitz Lizarragak gidatuko ditu; eta "Liburuak familian" eta "Liburuez gozatu" saioetan, Amaia Puin izango da dinamizatzailea. Lau klub hauek liburutegiko hirugarren solairuan burutuko dira.
Izen-ematea doakoa da eta urriaren 8a arte egin daiteke online formularioa beteta.
Inoiz parte hartu ez duten Ermuko familiek izango dute lehentasuna
Plaza kopurua mugatua dira, eta eskabideak plaza kopurua gaindituz gero, zozketa egingo da. Ermuan erroldatutakoek eta iaz ez parte hartu zutenek izango dute lehentasuna. Onartuen zerrenda urriaren 9an argitaratuko da liburutegiaren webgunean eta emailez bidaliko da.
Liburutegitik adierazi dute plaza lortzen dutenek hiru saioetara joateko konpromisoa izango dutela, "bi saio huts eginez gero, plaza galduko dute eta hurrengo jardueretan erreberba-zerrendan sartuko dira zuzenean".