Udal Liburutegiak argitaratutako "Ermua binetetan: Neptunoren 24 korapiloak" komikiak 1917 eta 1980 urteen arteko historia kontatzen du, emakume erraketisten figura eta kirolaren munduan izan zuten garrantzia aldarrikatuz. Sarreran aipatzen den bezala, Ermua pilotarien harrobia izan zen, eta erraketistek herriaren izena munduan zehar ezagutarazi zuten. Ibilbide oparoa izan zuten kirolarien artean daude Lucía Areitioaurtena, Maite Gorrotxategi, Bitxori eta Hipólita Ibaibarriaga, Conchita Bustindui, Rosario eta Eladia Zubizarreta eta Charo de Cruz. Madrildik Habanarako jauzia egin zuteneko unean hasten da istorioa, Petra Lizaso pertsonaiaren bidez kontatua.
Aurrekoetan bezala, Mikel Begoña aritu da gidoilari lanetan, Kike Infamek marrazkiak egin ditu eta Daniel Gojenolak koloreztatu du komikia. 500 ale argitaratu dira; horietako batzuk ikastetxeetan banatuko dira eta gainontzekoak liburutegian egongo dira, bertsio fisikoa eskuratu nahi duten herritarrentzat.
Segidan, aurrez kaleratutako aleen edizio digitalak irakurgai:
1. alea: "Saturno Eskolanekua"
2. alea: "1794. Marte eroturik"
3. alea: "Merkurioren hego bizkorrak"
Komikien edizio digitalak deskargatzeko bisitatu Ermuko Udalaren webguneko Tokiko Bilduma (hemen).