Pasa den apirilean, Ermuko Udalak Dokumentazioa Eguneratzeko Makina (PADa) udalerrian instalatzeko eskaera egin zion poliziari. Honen bitartez, herritarrek Ermuan bertan egin ahalko dituzte NAN elektronikoen ziurtagiri digitalen berritzea, pasahitza aldaketak eta NAN digital berriaren aktibazioa. Eskaera onartuta dago eta Abiapuntun jarriko dela jakinarazi dute.
Arreta-bulegoan "berehala" instalatuko dutenaren mezua jaso dute, baina oraindik ez dago data zehatzik eta prozesuak atzerapenak izan ditu. Urte bukaerarako instalatuta egotea espero dute.
Unitate Mugikorrerako txandak
NANa berriztu eta bestelako tramiteak herrian bertan egin nahi dituztenek, Eibarrera jo beharko dute edo Ermutik aldiro pasatzen den bulego ibiltaria bueltatu arte itxaron.
Abiapuntutik jakinarazi dute abendurako txandak ematen ari direla orain. Orduko zortzi txanda bakarrik eskainiko dituzte eta hitzordua erreserbatzeko bulegora jo beharko dute herritarrek.