Egunerokotasuna emakume ermuarren objetibotik

Ander Gomez 2025ko urr. 8a, 14:55

"Norberaren begiradak" erakusketa aurkeztu dute Emakumeen Topalekuan eta urriaren 31ra arte egongo da ikusgai. Astegunetan bisitatu daiteke, 09:00etatik 13:00etara goizez, 16:30etik 19:30era arratsaldez. Argazkiak: Ermuko Udala eta Emakumeen Topalekua.

Ermuko Emakumeen Ahalduntze Eskolaren udazkeneko programazioaren baitan (egitarau osoa hemen) antolatu da "Norberaren begiradak" erakusketa, eta urri osoan zehar egongo da ikusgai Emakumeen Topalekuan. Aurrez bertan egindako argazkilaritza ikastaro baten emaitza da, non Ermuko emakumeek* euren egunerokotasuna irudi bidez islatzeko erronka hartu zuten. Bakoitzak bere mugikor pertsonalarekin ateratako argazkiak dira, Ahalduntze Eskolatik azpimarratu bezala, "gaur egun edonorentzat eskuragarri dagoen tresna unibertsalarekin". Horrela, lehen pertsonan kontatu dituzte euren bizitzako pasarte desberdinak, keinu, gorputz, argi, txoko eta objektuen bidez. Erakusketarekin transmititu nahi dutena esaldi bakarrean laburbildu dute protagonistek: "Hemen nago, horrela ikusten dut eta halaxe sentitzen dut."

Inaugurazio ekitaldian izan ziren Ana Oceja Uribe erakusketaren koordinatzailea, Beatriz Gamiz alkatea eta, nola ez, Topalekuan zintzilikatuta dauden lanen egile diren emakumeak. Erakusketa urriaren 31ra arte (ostirala) egongo da ikusgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.