Gabonetako argiak ipintzen hasi dira

Ander Gomez 2025eko urriaren 31

Gaur goizean, Udal Brigadak San Martin azokarako megafonia sistema instalatzeari ekin dio eta, aldi berean, Gabonetako lehen argiak zintzilikatu dituzte herrigunean.

Oraindik azaroa ailegatu ez den arren, Gabonetako argien instalazioari ekin diote jada. Erdikokaletik hasi dira eta, iaz bezala, arkuek eta zintzilikatutako esferek argituko dituzte bertako inguruak. Lanak gaur (urriaren 31n) hasi dituzten arren, beti bezala, argiak itzalita egongo dira abendura arte. Hilabete hasieran, ohiko argien pizte ekitaldia egongo da Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkartearen eskutik (2024ko argiak Haurren Kontseiluko kideek zituzten, ikusi bideoa hemen) eta Errege Eguna igaro arte argituko dute Ermua gauero.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.