Hodei Rivasek beste urrezko domina bat gehitu du garaikurren apalera

Ander Gomez 2025eko abenduaren 2a

Domekan, gizonezkoen gimnasia erritmikoko estatu mailako lehen kopa jokatu zen eta 13 urteko gimnasta ermuarrak lehen postua egin zuen infantil kategorian. Bideoan Hodei Rivasen erakustaldia ikusgai. Grabaketa: Raul Rivas.

Asteburuan, Oinarrizko Gimnasia Erritmikoko Banakako Kopa jokatu zen Madrilen. Bigarren jardunaldian, gizonezkoen koparen estreinako edizioa jokatu zen, eta bertan izan zen Hodei Rivas García (Ermua, 2012), Zaldibarko Olazarmendi kluba ordezkatuz. Apirileko Espainiako txapelketan jada erakutsi zituen bere abilezia eta gaitasunak, urrezko domina eskuratuz (albistea eta erakustaldiaren bideoa hemen). Oraingoan, gimnasia erritmokorako duen talentua berretsi du gazte ermuarrak, kopa berri honetako lehen irabazle bihurtuta.


Argazkia: RFEG.

POSTUA GIMNASTA TALDEA
1 Hodei Rivas Olazarmendi (EH)
2 Diego Jesús Ruano Daisán (Kanariak)
3 Alonso Barba Venus (Gaztela-Mantxa)


Argazkia: Bizkaiko Gimansia Erritmikoko Federazioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.