"Txillarreko sukaldaria" saritu dute Oreretako zinema dokumentalaren jaialdian

Ander Gomez 2025eko abenduaren 15a

Abenduaren 9tik 14ra bitartean ospatu da Errenteriako Giza Eskubideen Zinema Dokumentalaren Jaialdia, eta Asier Ibaibarriagak eta Edurne San Martinek egindako Pello Rubio Txillarreko sukaldariaren inguruko dokumentalak Ikusleen Saria jaso du. Argazkiak: A. Ibaibarriaga.

"Txillarreko sukaldaria" dokumentala urriaren 22an proiektatu zen Ermuan, abenduaren 4an Mallabian, eta pasa den astean Oreretako zinema jaialdira eraman zuten Asier Ibaibarriagak eta Pello Rubiok berak. Eguenean aurkeztu zuten, martitzenetik zapatura bitartean proiektatutako hamaika film desberdinen programazioaren baitan, eta atzo izan zen sari-banaketa. Jaialdian izandako ikusleek film onenak bozkatu zituzten, eta Txillarreko Sukaldariari eman zioten metraje luzeko film onenaren saria.

Liburuaren eta dokumentalaren hurrengo aurkezpenak abenduaren 17an Markina-Xemeingo Uhagon Kulturgunean eta hilaren 18an Debako Kultur Elkarteko Aretoan izango dira. Hitzordu guztien zerrenda ikusteko egin klik hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.