Udako ikastaro trinkoetarako izen-ematea zabalik

Urtero bezala, aurten ere, ekaina, uztaila eta irailean 80 orduko ikastaro trinkoak eskainiko ditugu. Horiek euskara maila hobetzeko dira, baita urriko azterketak prestatzeko ere. Dagoeneko zabalik dago izen-ematea. Animatu!

Kaltxango AEK euskaltegiak ikastaro trinkoak eskaintzen ditu ekainetik uztailera eta oporraldien ostean, irailean. 80 orduko iraupena dute, baina aukera desberdinak daude, data desberdinekin eta profil zehatzetara egokituta:

Batxilergoko ikasleek ikastaro espezifikoa izango dute: ekainaren 10etik uztailaren 5era bitartean klaseak izango dituzte goizero, astegunetan, 10:00etatik 14:00etara. Matrikulak 20 euroko kostua du eta izena emateko azken eguna maiatzaren 31 izango da.

Urriko azterketak prestatzea edo euskara maila hobetzea soilik nahi dutenek, ekainaren 24tik uztailaren 19ra bitarteko ikastaroa izango dute (ekainaren 19a izango da inskribatzeko azken eguna). Bestela, oporraldi osteko ikastaroa ere egongo da, irailaren 2tik 27ra (uztailaren 19a inskribatzeko azken eguna). Bi hauek diruz lagunduta daude, eta goizez zein arratsaldez egin ahalko dira.

Informazio gehiago jasotzeko, deitu 607 623 961 edo 688 746 480 telefonoetara, idatzi kaltxango@aek.eus helbidera edo bisitatu zuzenean Kaltxango AEK euskaltegia (Zearkale 16, behea - 48260 Ermua).