Goizeko 10:00etan Kaltxangoko aretoan bildu gara euskaltegiko hainbat ikasle eta irakasle; ordu bete pasatxo egon gara eta gustora asko aditu dizkiogu Luhusoko entsegu egunetako istorioak, Ander Lipus eta Ibrahima Balde ezagutu zitutenekoak, bere ibilbidearen gainekoak...
Bihar antzerkira joateko gonbitea ere luzatu digu eta Berbalagun eta Kaltxangotik jende andana animatu da.