Zertan datza kanpaina?
Laguntzaileek 15 euroko ekarpena egiten diote KORRIKAri bi urterik behin. Trukean edizioko pina eta txartel birtuala* jasotzen dituzte. Gainera, hainbat abantaila izaten dituzte Laguntzaile izateagatik:
-
EAEn kenkari fiskalak lor ditzakezu egindako ekarpen ekonomikoagatik
-
Astero, zozketak egingo ditugu Laguntzaileen artean... 600 sari baino gehiago...
-
KORRIKAren eta AEKren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.
-
Deskontuak, baita ere, AEKko ikastaroetan, AIZU! aldizkariko harpidetzan...
-
Aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu Korrika laguntzaileentzako buletinaren bitartez.
-
Eta garrantzitsuena... KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.
* KORRIKAren telefonorako aplikazioan izango duzu zeure txartel birtuala. Deskargatu KORRIKAren APPa HEMEN
Korrika Laguntzailea izateko:
-
Egin klik hemen eta bete inprimakia.
-
Etorri AEKko Kaltxango Euskategira eta bete inprimakia.
-
Bete inprimakia KORRIKA dela-eta materialak saldu eta laguntzaileak egiteko kalean jarriko ditugun postuetan; aurrerago jakinaraziko dugun egun eta tokian.
Oharra: Geure gutuna eta pina etxera heldu ez bazaizkizu bete inprimakia.
Informazioa edo laguntza behar baduzu idatzi: laguntzaileak@korrika.eus edo jo AEKko Kaltxango Euskategira.
Eskerrik asko!
