AD Mallabia FT-k Frontenis Maratoia antolatu du martxoaren 16an (zapatua), frontoian.
Modalitate mistoan jokatuko da eta bi fase antolatu dira: Orokorra eta Eskualdekoa (Debabarrena, Debagoiena, Durangaldea eta Artibai). Bigarrena, hiruzpalau bikoteko ligaxka bidez jokatuko da, inskribatutako bikoteen arabera.
Sariak
Txapela eta 400 euro jasoko ditu Fase Orokorreko bikote irabazleak. Bigarren eta hirugarren postuan geratzen direnak garaikurrak jasoko dituzte; eta, dirutan, 250 eta 150 euro, hurrenez hurren. Eskualdeko Faseko garaileek garaikurra eta 100 euro izango dituzte sari.
Izen-ematea
Parte-hartzaileen inskripzioak 20 euroko kostua du (10 euro bazkideentzat) eta 669 028 718 telefonora deitu behar da izena emateko.